The goal of this website is to be a safe for souls website advancing Catholic thinking and education. When editing, please adhere to the Content Standards.

Some images have been enhanced for teaching purposes and may not be identical to the original artwork.

Basque Rosary Prayers

From The Work of God's Children
Jump to: navigation, search

This language is also known as Vascuense and Euskera.

This language is spoken in the Biscay region by 580,000 people in Spain near the French-Spanish border.


Prayers that are not known in this language are shown in English until we have the complete prayer, at which time it will be shown in both languages.

Contents

ERROSARIOA / The Holy Rosary

+ Señal de la Cruz / + Sign of the Cross / + Signum Crucis

+ Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.


+ Señal de la Cruz / + Sign of the Cross / + Signum Crucis

Aitaren (+), Semearen (+) eta Izpiritu Santuaren izenean (+). Amen.

+ Señal de la Cruz / + Sign of the Cross / + Signum Crucis

+ Aintza Aitari, Semeari eta Izpiritu Santuari. Amen.

GURUTZEAREN SEINALEA /+ Señal de la Cruz / + Sign of the Cross / + Signum Crucis

Gurutze santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu gure Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

+ Señal de la Cruz / + Sign of the Cross / + Signum Crucis

+ Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. AMEN.

Kredoa / The Apostles' Creed / Credo

Sinisten dut Jaungoiko Aita Ahalguztidun,
Zeru Lurren Egilea.
Sinisten dut Haren seme bakar Jesukristo gure Jauna.
Espiritu Santuaren egitez sortu
eta Andra Maria birjinagandik jaio zena.
Pontzio Pilatoren menpean nekaldua, Kurutzean josia,
hila eta hobiratua izan zena.
Infernuetara jaitsi
eta Hirugarren egunean hilen artetik biztu zena.
Zeruetara igo eta
Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena.
Handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.
Sinisten dut Espiritu Santua,
Eliza santu Katolikoa,
Santuen Alkartasuna,
Bekatuen barkamena,
Haragiaren biztuera eta Betiko Bizitza.
Amen.

Kredoa / The Apostles' Creed / Credo

Sinesten dut Jaungoiko Aita ahalguztidun,
zeru-lurren Egilea.
Sinesten dut Haren Seme bakar
Jesukristo gure Jauna,
Espiritu Santuaren egitez sortu
eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
Pontzio Pilatoren manpean nekaldua,
gurutzean iltzatua,
hila eta hobiratua izan zena;
infernuetara jaitsi
eta hirugarren egunean
hilen artetik biztu zena;
zeruetara igo
eta Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren
eskuin aldean jarririk dagoena;
handik biziak eta hilak epaitzera
etorriko dena.
Sinesten dut Espiritu Santua,
Eliza santu katolikoa,
santuen elkartasuna,
bekatuan barkamena,
haragiaren biztuera
eta betiko bizitza.
Amen.

Kredoa / Sinisdeta / Credo / The Apostles' Creed

Sinisten det aal guziko Aita Jainkoagan,
zeña dan Zeruaren,
ta lurraren egillea.
Eta aren seme bakar JesuKristo gure Jaunagan,
zeña sortu zan Espiritu Santuaren obraz, ta graziaz.
Jaio zan Maria Birjinagandik.
Padezitu zuen Ponzio Pilatosen mendean.
Izandu zan gurutzefikatua, hilla, ta ehortzia.
Jatxi zan ifernuetara, hirugarren egunean piztu zan hillen artetik.
Igo zan zeruetara: an dago
jarririk aal guzizko Aita Jainkoaren eskuyean.
Andikan etorriko da biziak eta hillak juzgatzera.
Sinisten det Espiritu Santuagan:
Eliza Katholika, edo guziakikoa:
Santuen partaletasuna,
edo Komunioa:
pekatuen barkazioa:
aragiaren piztea:
bizitza betikoa.
Ala biz, edo Amen.

Aita Gurea / Our Father / Pater Noster

Matthew 6:9-13
Luke 11:2-4

Aita gurea zeruetan zagozana,
donetsia izan bedi zure izena,
betor gugana zure erreguekuntzea,
eguin bedi zure naia,
zelan zeruan alan lurean.
Egunean eguneango gure oguia gaur emon
eiguzu ta parkatu eiguzuz gure zorrak
gure zordunai guk parketan deutseguzan leguez.
Ez ichi zirikaldian jausten,
ezpabe gorde gaizuz gachetik. Amen.

Aita Gurea / Our Father / Pater Noster

Aita gurea, zeruetan zaudena,
santifika bedi zure izena,
betorkigu zure erreinoa,
egin bedi zure borondatea,
nola zeruan, ala lurrean.
Egun iguzu gure egun oroko ogia.
Eta barka zaizkigutzu gure zorrak,
guk gure zordunai barkatzen dieztegun bezela.
Eta ez gaitzatzula utzi tentazioan erorten.
Baizik libra gaitzatzu gaitzetik. Ala biz.

Gure Aita / Padre Nuestro / Our Father (de la Diócesis de San Sebastián)

Gure Aita zeruetan zerana
santu izan bedi zure izena
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure naia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun ontako ogia
barkatu gure zorrak
guk ere gure zordunai
barkatzen diegun ezkero
eta ez gu tentaldira eraman
bañan atera gaitzazu gaitzetik.
Amen.

Gure Aita / Padre Nuestro / Our Father

Gure Aita, zeruetan zirena:
saindu izan bedi zure Izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun hontako ogia;
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zorduner
barkatzen diegunez geroz;
eta ez gu tentaldirat ereman,
bainan atera gaitzazu gaitzetik.

Gure Aita / Padre Nuestro / Our Father

Gure aita zeruetan zarena
Santu izan bedi zure izena
Etor bedi zure erreinua
Egin bedi zure nahia
Zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia
Parkatu gure zorrak
Geuk ere gure zordunei
Parkatzen diegunez gero
Eta ez gu tentaldira eraman
Baina atera gaitzazu gaitzetik.
Amen.

Gure Aita / Padre Nuestro / Our Father

Gure Aita ceruetan carena,
sanctifica bedi çure icena;
Ethor bedi çure erreynua;
Eguin bedi çure,
borondatea ceruan beçala lurrean ere;
Iguçu egun gure eguneco oguia;
Barkha dietçaguçu gure çorrac guc,
gure çordune barkhatcen dioztegun beçala;
Eta ez gaitçaçula eman tentacionean,
bainan beguira gaitçaçu gaitzetic;
Ecen çurea da erreynua botherea eta loria bethicotz. Amen.

Gure Aita / Padre Nuestro / Our Father

GURE AITA ZERUETAN ZARENA
SANTU IZAN BEDI ZURE IZENA
ETOR BEDI ZURE ERREINUA
EGIN BEDI ZURE NAHIA
ZERUAN BEZELA LURREAN ERE.
EMOIGUZU GAUR EGUN HONETAKO OGIA
PARKATU GURE ZORRAK
GEUK ERE GURE ZORDUNEI PARKATZEN DIEGUNEZ GERO
ETA EZ GU TENTALDIRA ERAMAN
BAINA ATERA GAITZAZU GAITZETIK
AMEN.

Gure Aita / Padre Nuestro / Our Father

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean ere.
Emaiguzu gaur egun hontako ogia;
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero;
eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.
Amen.

Aguŕ Maria / Hail Mary / Ave Maria

Aguŕ Maria, graziaz betea, Juana da zugaz,
bedeinkatua zara zu andra gutzien artean,
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
eŕegutu egizu gu pekatarioen alde orain
eta geure eriotzako orduan. Amen.

Aguŕ Maria / Hail Mary / Ave Maria

Aguŕ Maria, gŕaziaz betea, Jauna da zurekin,
bedeinkatua zera zu andŕe guzien aŕtean,
eta bedeinkatua da zure sabeleko fŕutua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
eŕegutu ezazu gu pekatariokgatik,
orain eta gure eriotzako oŕduan. Amen.

Agur Maria / Hail Mary / Ave Maria

Agur Maria, graziaz betea, Jauna da Zurekin.
Bedeinkatua zara zu andre guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutu Jesus.
Santa Maria, Jainkoaren Ama,
erregutu ezazu gu bekatarion alde,
orain eta gure heriotzako orduan. Amen.

Agur Maria / Hail Mary / Ave Maria

Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin;
bedeinkatua zara zu andre guztien artean,
eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu ezazu gu bekatarion alde orain
eta gure heriotzako orduan. Amen.

Agur Maria / Hail Mary / Ave Maria

Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin,
bedeikatua zu andre guzien artean,
ta bedeikatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa Maria, Jainkoaren Ama,
erregu ezazu gu pekatariok gatik, orain,
ta gure eriotzako orduan. Ala biz.

Aintza Aitari / Glory Be to the Father / Gloria Patri

Aintza Aitari ta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain, beti eta amaibako egunetan. Amen.

Aintza Aitari / Gloria Patri / Glory Be

Aintza Aitari, Semeari eta Espiritu Santuari,
Hasieran zen bezala, orain eta beti, amaigabeko egunetan. AMEN.

Aintza Aitari / Gloria Patri / Glory Be

Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Oh, My Jesus / Fatima Prayer


Oh, my Jesus, forgive us our sins. Save us from the fires of hell. Lead all souls to Heaven, especially those most in need of Your mercy.

Agur Erregina / Hail, Holy Queen / Salve Regina

Agur Erregina, Ama Errukiorra Gure Bizitza
Hail, Holy Queen, Mother of Mercy

Agur Erregina, Ama errukiorra gure bizitza,
gozotasun eta itxaropena, agur.
Zuri deiez gatozkizu Ebaren ume erbestetuok.
Antziz eta negarrez gatozkizu negar herri honetan.
Ea bada gure bitarteko andrea.
Zure begi errukitsu horiek gugana jaitsi itzazu
Eta erbeste honen ondoren erakusguzu Jesus,
zure sabeleko seme onetsi hori.
Oh, Bihotz bigun!
Oh. Errukior!
Oh, Maria, Birjina Gozoa!
Gure alde otoitz egizu Jaungoikoaren Ama done horrek
Jesukristo gure Jaunaren agintaritzak jadetsi ditzagun.
Amen.

Salbea / Agur Erregina / Salve Regina / Hail, Holy Queen

Agur, Erregina, Ama errukiorra,
gure bizi, gozo eta itxaropena, agur!
Zuri deiez gaude
Ebaren ume erbestetuok:
zuri aiezka, antsiz eta negarrez,
negar-herri honetan.
Ea, bada, itzul itzazu,
gure bitarteko on horrek,
itzuli gugana zure begi errukitsu horiek eta,
erbeste honen ondoren,
erakuts iezaguzu Jesus,
zure sabeleko Seme bedeinkatu hori.
O bihozbera! O errukior!
O Maria Birjina gozoa!
Otoitz egizu gure alde,
Jaungoikoaren Ama done horrek,
Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun. Amen.

Agur Erregina / Salvea / Salve Erregiña / Salve Regina / Hail, Holy Queen

Salve Erregiña, Ama miserikordiazkoa, bizitza, gozoa,
ta esperanza gurea.
Agur, ta zuri gagozkitzu Ebaren hume erbestetuak suspirioz,
plañuz, ta negarrez ibar negarretako onetan.
Ea bada, bitarteko gurea, gugana itzatzu zure begi urrikarrizko oriek,
eta deserrite onen ondoren erakuskuzu Jesus,
zure Sabeleko frutu bedeikatua. O! guziz beraa! O! urrikarrisua!
O! Maria Birjina gozoa! Erregezazu gugatik,
Jainkoaren Ama. Egin gaitean Kristoren promesen diña. Amen.

ARGIZKO MISTERIOAK / Mysteries of the Rosary

Pozezko Misterioak / The Joyful Mysteries

(Astelehen eta Larunbatetarako) / (Monday and Saturday)

1. Jaungoikoaren Semea Gizon egitea: Eska diezaiogun Mariaren Bihotza Sortzez Garbiari gazte askok onar dezala Jainkoaren deia, Mariak bezala “Bai” erantzuteko prest egonez.

2. Andre Mariak bere lehengusina Isabeli egindako ikustaldia: Egin dezagun otoitz klaretar misiolariak Jesukristo eta Ebanjelioaren ezaugarri izan gaitezela lagun-hurkoa benetan zerbitzatuz eta maitatuz.

3. Jesusen jaiotza Belenen: Egin dezagun otoitz, misiolarien lekukotza eta Mezuaren aldarrikapenaz sinestun guztien baitan Jesus suspertua izan dadin.

4. Jesus haurraren aurkezpena tenpluan: Eska dezagun gurasoek seme-alaben misiolari ala apaizgorako bokazioa Jainkoaren oparitzat onar dezaten.

5. Jesus haurra galdu eta tenpluan aurkitua: Mariaren Bihotza Sortzez Garbiaren bitartez eska diezaiogun Jainkoari Lekaidean ikasle direnentzat euren bokaziorako leialtasuna eta prestakuntza egokia.

Pozezko Misterioak / The Joyful Mysteries

1. Migel Anjel eta bere garaia / Deikundea edo / Annunciation
2. Mariak bere lehengusina Santa Isabel bisitatu zuenekoa / Visitation
3. Jesus haurraren jaiotza / Nativity
4. Jesus Haurraren Aurkezpena antzezten da tenpluan / Presentation of Jesus in the Temple
5. Jesus haurra galdu eta tenpluan aurkitua / The Finding of Jesus in the Temple

Pozezko Misterioak / The Joyful Mysteries

1. Jainko Semearen Gizakundea
2. Andre Mariak, Isabel bere lehengusuari egindako ikustaldia
3. Jesusen Jaiotza Belenen.
4. Andre Maria Elizan sartzea
5. Jesus Haurra galdu eta Elizan aurkitua.

ARGIZKO MISTERIOAK (Ostegunetarako) / The Luminous Mysteries

1. Jesus Jordanen bataiatua: Eska dezagun kristauok santutasunerako bokazioa bataioaren emaitza bezala bizi dezagula.

2. Kanaa-ko ezteiak: Eska diezaiogun Mariaren Bihotza Sortzez Garbiari ezkontideak ezkontza bokazioa leialki gauzatzea eta etxe-barneko Eliza bizitzea.

3. Jesusen aldarrikapen eta bihotz-berritzerako deia: Eska dezagun Elizan ugaritu daitezela Mezua onartuz Erreinuaren Ebanjelioa gizon-emakume guztiei zabalduko dieten misiolariak.

4. Jaunaren antz-aldaketa: Eska dezagun begiespenean jardutea, kristau guztiak Jesus jarraitzearen edertasuna otoitza bidez aurkituz.

5. Eukaristiaren sormena Azken Afarian: Egin dezagun otoitz misiolariak santu izan daitezen, euren bizitzak Jesus Jaunak maitasunez emandakoaren antzeko izanez, Eukaristian ospatu eta biziberritzen den bizitza.

Argizko Misterioak / The Luminous Mysteries

(Ostegunetan) / (Thursday)

1. Jesusen Bataioa
2. Galileako Kanan Ezkontza.
3. Jainkoaren erregetzaren Aurkezpena.
4. Jesusen Antzaldaketa. Nekaldi ondoko aintza aurrez agertua.
5. Azken-Afaria. Eukaristiaren Instituzioa.

NEKEZKO MISTERIOAK / The Sorrowful Mysteries

(Astearte eta Ostiraletarako) / (Tuesday and Friday)

1. Jesusen otoitza Getsemani-ko baratzean: Eska dezagun gure bizitzan Jainkoaren nahia bihotz zabal eta sendo betetzeko gogoz jardun dezagula.

2. Jesusen zigorkada: Eska dezagun Jesusen lekukotza leialean jarduteagatik jazarpena, atsekabea, zalantzaldiak ala bokazio gorabeherak nozitzen dituzten misiolarien alde.

3. Jaunaren arantzazko koroia: Egin dezagun otoitz Kristoren aurpegi mindua behartsuengan aurki dezagula, eta beraien alde bizitza emango duten gazteak sor daitezela.

4. Jesusek gurutzea eraman zuenekoa: Eska dezagun gaurko gazteak Jesusen deia –bere gurutzea hartuz bera jarraitzeko deia- bere egin dezatela.

5. Jesusen gurutzeko heriotza: Egin dezagun otoitz Ebanjelioagatik bizia eman dutenen alde, Jainkoak zahartzaro on bat eta herio santua opari diezaiela.

Nekezko Misterioak / The Sorrowful Mysteries

(Astearte eta Ostiraletan) / (Tuesday and Friday)

1. Jesusen Jetsemani baratzako Otoitza.
2. Jesus zigorkatua.
3. Jesus arantzaz koroatua.
4. Jesus gurutzea sorbaldan,Kalbario bidean.
5. Jesusen Gurutzeko Heriotza.

AINTZAZKO MISTERIOAK / The Glorious Mysteries

(Asteazken eta Igandetarako) / (Wednesday and Sunday)

How to Pray the Rosary

How to pray the Rosary

1. Señal de la Cruz (The Sign of the Cross / Signum Crucis)
2. Kredoa / Sinisten dut Jaungoiko (The Apostles' Creed / Credo)
3. Aita Gurea / Gure Aita (Our Father / Pater Noster)
4. 3 Aguŕ Maria (Hail Mary / Ave Maria)
5. Aintza Aitari (Glory Be to the Father / Gloria Patri)
6. Announce the 1st Mystery
7. Aita Gurea / Gure Aita
8. 10 Aguŕ Maria
9. Aintza Aitari / Oh, My Jesus
10. Announce 2nd Mystery
11. Aita Gurea / Gure Aita
12. 10 Aguŕ Maria
13. Aintza Aitari / Oh, My Jesus
14. Announce the 3rd Mystery
15. Aita Gurea / Gure Aita
16. 10 Aguŕ Maria
17. Aintza Aitari / Oh, My Jesus
18. Announce 4th Mystery
19. Aita Gurea / Gure Aita
20. 10 Aguŕ Maria
21. Aintza Aitari / Oh, My Jesus
22. Announce the 5th Mystery
23. Aita Gurea / Gure Aita
24. 10 Aguŕ Maria
25. Aintza Aitari / Oh, My Jesus
26. Agur Erregina (Hail, Holy Queen / Salve Regina)
For the Intentions and protection of our Holy Father:
27. Aita Gurea / Gure Aita (Our Father / Pater Noster)
27. Aguŕ Maria (Hail Mary / Ave Maria)
27. Aintza Aitari (Glory Be to the Father / Gloria Patri)
28. Señal de la Cruz (The Sign of the Cross / Signum Crucis)

Aintza zeruetan Jaungoikoari / Gloria / Glory to God in the Highest

Aintza zeruetan Jaungoikoari
eta bakea lurrean Aren gogoko gizonai,
ain aundi ta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu, gorespen Zuri,
auspez agur, eskerrak Zuri.
Jainko Jauna, zeruko Errege, Jainko aita guztialduna.
Jauna, Seme bakar, Jesukristo;
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren seme.
Zeuk kentzen dozu munduko pekatua, erruki Jauna.
Zeuk kentzen dozu munduko pekatua, entzun gure deia.
Aitaren eskui-aldean jarririk zagoz Zu, erruki Jauna.
Zeu bakarrik Santua, Zeu bakarrik Jauna,
Zeu bakarrik Goi-goikoa Jesukristo,
Espiritu Santuarekin Jainko Aitaren argitan.
Amen.

LITANI BILDUMA MARIAREN BIHOTZARI / Litany of Our Blessed Mother

Jauna, erruki zakizkigu Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, erruki zakizkigu Kristo, erruki zakizkigu

Jauna, erruki zakizkigu Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, entzun zaiguzu Kristo, entzun zaiguzu

Kristo, aditu zaiguzu Kristo, aditu zaiguzu

Zeruko Aita Jaungoikoa Erruki zakizkigu

Gizadiaren Salbatzaile Seme Jaungoikoa Erruki zakizkigu

Izpiritu Santu Jaungoikoa Erruki zakizkigu

Hirutasun Santu, Jaungoiko Bakarra Erruki zakizkigu

LITANI BILDUMA MARIAREN BIHOTZARI
Litany of Loretto


Mariaren Bihotza, Aitak moldatua Otoitz gure alde

Mariaren Bihotza, Jesusen Bihotzaren antza handienekoa

Mariaren Bihotza, Izpiritu Santuaren dohain guztiaz hornitua

Mariaren Bihotza, Aita zure alabatasunaz maite duzuna

Mariaren Bihotza, Semea zure amatasunaz maite duzuna

Mariaren Bihotza, Izpiritu Santua zure emazte izatez maite duzuna

Mariaren Bihotza, Jesusen esanak eta eginak leialki gordetzen dituzuna

Mariaren Bihotza, ezpata mingarriaz zauritua

Mariaren Bihotza, Kristo gurutziltzuarekin bat egindakoa

Mariaren Bihotza, Jesusen Piztueraren pozaz biziberritua

Mariaren Bihotza, Izpiritu Santuaren etorreraz graziaz betea

Mariaren Bihotza, Jainkoaren egoitza, eta bere aintzaz betea

Mariaren Bihotza, Jainkoak gizakien alde duen hitzarmen kutxa

Mariaren Bihotza, Jainkoa eta gizakien babesa

Mariaren Bihotza, munduaren salbamena ekarri duzuna

Mariaren Bihotza, beti Garbia

Mariaren Bihotza, graziaz betea

Mariaren Bihotza, bihotz guztien artean bedeinkatua

Mariaren Bihotza, apaltasun sakonekoa

Mariaren Bihotza, errukiaren jarlekua

Mariaren Bihotza, maitasun jainkotiarraren sutegia

Mariaren Bihotza, bekatarien aurrean grazia duzuna

Mariaren Bihotza, sinesmenaren harkaitz menderaezina

Mariaren Bihotza, adiskidetasun betearen iturria

Mariaren Bihotza, Aitarenganako bidean Elizaren lagungarria

Mariaren Bihotza, Jesusekin moldatzen gaitun maitasuneko sutegia

Mariaren Bihotza, gure Ama eta hezitzailea

Mariaren Bihotza, atsekabetuen kontsolagarria

Mariaren Bihotza, bekatarien babesa

Mariaren Bihotza, herioan direnen laguntza

Mariaren Bihotza, munduaren itxaropena

Mariaren Bihotza, gure bihotzen jabe

Mariaren Bihotza, bakearen erregina


Munduaren pekatuak kentzen dituzun Jaungoikoaren Bildotsa

- Barka zaiguzu, Jauna

Munduaren hobenak kentzen dituzun Jaungoikoaren Bildotsa

- Entzun zaiguzu, Jauna

Munduaren hobenak kentzen dituzun Jaungoikoaren Bildotsa

- Erruki zakizkigu


Otoitz egizu gure alde Jaungoikoaren Ama done horrek

-Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabazi ditzagun


Egin dezagun otoitz.

Jauna, gure Jainkoa,

Mariaren Bihotza Sortzez Garbia

zure Semearen egoitza eta Izpiritu Santuaren santutegi

bilakatu zenuena,

emaguzu bihotz garbi eta esanekoa,

beti zure nahira egokituz,

gauza guztien gainetik maita zaitzagun

eta lagun-hurkoen beharretan lagundu.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.


Litany of Loretto

Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, erruki zakizkigu

Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, entzun gaitzazu

Kristo, adi gaitzazu

Zeruko Aita Jaungoikoa

(Erruki gutaz)

Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea

Espiritu Santu Jaungoikoa

Hirutasun Santua, Jainko bakarra

Andre Maria

(Otoitz gure alde)

Jaungoikoaren Ama Santua

Birjinen Birjina Santua

Jesukristoren Ama

Elizaren Ama

Jaungoikozko graziaren Ama

Ama txit garbia

Ama errugabea

Ama kutsugabea

Ama orbangabea

Ama sortzez garbia

Ama maitagarria

Ama miragarria

Irakatsi oneko Ama

Egilearen Ama

Eroslearen Ama

Birjina txit begiratua

Birjina gurgarria

Birjina goragarria

Birjina indartsua

Birjina errukitsua

Birjina zintzoa

Zuzentasun ispilua

Jakinduriaren jarlekua

Gure pozaren iturria

Ontzi zerutarra

Ontzi omengarria

Eraspen ontzi ospetsua

Arrosa miragarria

Daviden dorrea

Marfilezko dorrea

Urrezko etxea

Itun Berriko Kutxa

Zeruko atea

Goizeko izarra

Gaixoen osasuna

Bekatarien babesa

Atsekabetuen aringarria

Kristauen laguntza

Aingeruen Erregina

Patriarken Erregina

Profeten Erregina

Apostoluen Erregina

Martirien Erregina

Aitorleen Erregina

Birjinen Erregina

Santu guztien Erregina

Jatorrizko errugabe sortutako Erregina

Zeruetara jasotako Erregina

Arrosario Santuaren Erregina

Familiaren Erregina

Bakearen Erregina

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. Barka iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. Adi iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. Erruki gutaz, Jauna.

Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.

Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek.

–Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Otoitza:

Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.

The Nicene Creed (Diócesis de Bilbao) / Credo

Sinisten dot Jaungoiko bat bakarra,
Aita guztiz altsu,
zeru-lurren Egille,
agiri diran eta ez diran guztiena.

Sinisten dot Jaun bat bakarra, Jesukristo,
Jainkoaren Seme bakar,
mende guztiak baino len Aitagandik sortua,
Jainkoagandik Jainko, argitik argi,
egiazko Jainkoagandik egiazko Jainko;
sortua, ez egina; Aitaren izate berekoa,
Aren bidez dira eginak gauza guztiak;
gu gizonokaitik eta gu salbatzeko jatsi zan zerutik
eta Espiritu Santuaren egitez,
Maria Birjinagandik gorputz-arturik, gizon egin zan,
Pontzio Pilatoren menpean gugaitik gurutzeratua izan zan,
oinazetan illa eta obiratua;
irugarren egunean biztu zan, liburu santuak esan ebenez;
zerura igo eta Aitaren eskui-aldean jarririk dago;
aintzaz etorriko da barriz,
biziak eta illak epaitzera eta Aren Erregetzak
ez dau azkenik izango.

Sinisten dot Espiritu Santua, Jaun eta bizi-emoillea,
Aitagandik eta Semeagandik dana,
Aitarekin eta Semearekin batean agur eta gorespen ber-bera artzen dauana
eta Profeten agoz itz egin ebana.

Sinisten dot Eliza, bat, santu, katoliku ta apostoluena; autortzen dot bateo bakarra, pekatuak parkatzeko; itxaroten dot illen biztuera eta datorren munduko bizitza. Amen.

Kredoa / The Nicene Creed / Credo

Sinisten dot Jaungoiko bat bakarra,
Aita guztiz altsu, zeru-lurren Egille,
agiri diran eta ez diran guztiena.

Sinisten dot Jaun bat bakarra, Jesukristo, Jainkoaren Seme bakar,
mende guztiak baino len Aitagandik sortua,
Jainkoagandik Jainko,
argitik argi, egiazko Jainkoagandik egiazko Jainko;
sortua, ez egina;
Aitaren izate berekoa,
Aren bidez dira eginak gauza guztiak;
gu gizonokaitik eta gu salbatzeko jatsi zan zerutik eta Espiritu
Santuaren egitez,
Maria Birjinagandik gorputz-arturik,
gizon egin zan,
Pontzio Pilatoren menpean gugaitik gurutzeratua izan zan,
oinazetan illa eta obiratua;
irugarren egunean biztu zan,
liburu santuak esan ebenez;
zerura igo eta Aitaren eskui-aldean jarririk dago;
aintzaz etorriko da barriz,
biziak eta illak epaitzera eta Aren Erregetzak ez dau azkenik izango.

Sinisten dot Espiritu Santua,
Jaun eta bizi-emoillea,
Aitagandik eta Semeagandik dana,
Aitarekin eta Semearekin batean agur eta gorespen ber-bera artzen dauana eta Profeten agoz itz egin ebana.

Sinisten dot Eliza,
bat, santu, katoliku ta apostoluena;
autortzen dot bateo bakarra,
pekatuak parkatzeko;
itxaroten dot illen biztuera
eta datorren munduko bizitza. Amen.

Act of Contrition / Petición de Perdón (Diócesis de Bilbao)

Autortzen dautsat Jainko guztiz altsuari eta zuei bere bai, nire senideoi, pekatu egin dodala gogapen, itz eta egitez, bai, pekatari naz. Orregaitik eskatzen dautset Andra Maria beti Birjinari, Aingeru ta Santu guztiai, eta zuei bere bai, nire senideoi, otoiz egin dagiozuela nire alde Jainko gure Jaunari.

Oración para bendecir la mesa Jaungoikoa Eskerrik asko danagaitik Jaungoikoak gausa guztien egileak bedeinkatu dezala gure jana eta edaria

Oración para bendecir la mesa Dios muchas gracias por todo Dios hacedor de todas las cosas bendice nuestra comida y bebida)

GOIZEKO OTOITZA

Aitaren, eta Semearen...

Jaungoiko, nire Aite ona, egun berriaren hasieran eskerrak ematen dizkizut biziagatik, egunsentiko argiagatik, eta munduan dagoen maitasunagatik. Lagundu, Aita, zure nahia betez gaur, egun osoan, on egin dezadan.

Gura Aita, zeruetan zarena...

Andre Maria, Zu gure Ama zara, eta Jesus maite zenuen bezala maite gaituzu gu. Lagun iezaguzu Haren antzeko izaten, denok senide bezala elkar maita dezagun.

Agur Maria...

Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Gau Ixilla, Gau Donea / Silent Night / Stille Nacht

Gau Ixilla, Gau Donea

Gau ixilla, gau donea,
Zerutik jetxi da
guazen guztiyok ariñ ariñ.
Aingeru eta artzayakiñ,
gu gatik jayo dalako
Jesus Belenen.

Gau erdiyan abesturik
aingeruak zerutik:
Aintza zeruan Jainkoari
pakea lurrean gizona’ri,
gu gatik jayo dalako
Jesus Belenen.

Gau erdirik, ederna
artzayentzat onena,
aingeru taldea gaba argitzen,
gizonen artean berri ematen,
gu gatik jayo dalako
Jesus Belenen.

Artzayakin estalpera
guazen danok batera,
askatxoan dago etzana,
eru lurren Jaun da Jabe,
gu gatik jayo dalako
belengo zoriona.

Gau santua, gau donea!
Jainkoa jetxi da
zeru goi - goitik estalpera,
izaretatik seaskatxora,
lo dago Jesus Aurra,
lo dago Jesus Aurra.

Personal tools
Namespaces
Variants
Actions
Navigation
Languages
Toolbox